Abderraouf Ouertani oud birtuosoaren lilurapean, hirurogei bat ikusle liluratu ziren musikak eta bidaiaren kontakizunen irakurketak frantsesez (Inès), euskaraz (Gilles) eta arabieraz (Abderraouf).
Errezitaldiaren karietara, bidaia eta introspekziora akuilatzen duten bakarkako oud konposaketak izan genituen entzungai.
Musikaz gain, ikusgarriak Abderraouf-ek Parisetik Indiako Hegoaldera urte osoz berriki egindako bidaiaren kontakizunak ere biltzen zituen, ikusleak kanpoko zein barneko ibilbidea bizitzera gomitatuz.
Kontzertuak bazuen bestalde istorio propioa, zeren musikaria Parisetik Erresuma Batuetarako bidaian dabil azken egunotan, Frantzia Mendebaldeko kosta eta Euskal Herrian gaindi.
Sorpresa txiki batek poztu gaitu kontzertuaren erdian: Xabi Etcheverryk biolinarekin inprobisatu zuen bere lagun Abderraoufekin oudarekin.
Arratsaldea harrera egin ziguten Biltxoko lagunen laguntzari esker izan zen.