Hizkuntza arartekariak

Alofonoei ahozko itzulpenerako borondatezko laguntza eskaintzea.

Hizkuntza arartekariak hitz laburrez

Eguneroko egoeretan itzulpengintzan lagun dezaketen boluntarioak eskaintzea da helburua (adibidez, hitzordua hartzea medikuarenean, eskolan izena ematea…).

Euskal Babel bitartekari lanean aritzen da egituren eta proiektuan engaiatutako boluntarioen artean. Gure helburua da esku-hartze bakoitzerako pertsona egokia aurkitzea, zinezko lotura sozial bat sortzeko eta ez interpretazio-harreman soil bat. Horregatik, baliteke egun batzuk behar izatea harremanetan jartzeko.

Interprete bat behar dut

Dagoeneko 30 hizkuntza daude eskuragarri.

Egitura bat naiz, laguntzaile bat, edo frantsesez hitz egiten ez duen pertsona bat.
Euskal Babel-ek nire eskura jartzen ditu “hizkuntza arartekariak”: pertsona alofonoekiko trukeak eta elkarrizketak noizbehinka itzultzeko boluntarioak.

1.

Euskal Babelekin harremanetan jartzen naiz

2.

Nire beharrak azaltzen ditut telefono- elkarrizketa batean edo topaketa batean

3.

Euskal Babelek konponbide bat eskaintzen dit

Lagundu dezaket?

Sar zaitez taldean, eta hizkuntza arartekari boluntario bilaka zaitez.

Frantsesez besteko hizkuntza bat edo gehiago hitz egiten dut, eta hizkuntza arartekari gisa oraindik frantsesa ez dakiten pertsonak lagundu nahi dut, ahal bezain ongi integra daitezen.
Euskal Babelekin bat egin duten boluntarioen taldeko kide izan nahi dut.

1.

Euskal Babelekin harremanetan jartzen naiz

2.

Euskal Babeleko kideak kausitzen ditut, gure elkarrekiko engaiamenduei buruz hitz egiteko

3.

Beharren arabera, Euskal Babelek noizbehinka esku hartzea proposatzen dit

Argibide praktikoak

>

Zatoz gu bisitatzera Baionako permanentzietan:
Astearte eta ostegunetan, 14:00etatik 17:00etara / Biztanleen Etxea, 3 bis – Jouandin zabaldegia
Ostiraletan, 14:00etatik 17:00etara / Chalet Louis – Aristide Briand karrika, 14

>

Jarri gurekin harremanetan:
Tel. : 05 25 23 00 11
Posta elektronikoa:: passeursdelangues@gmail.com

Interpreteak eskaintzen dituzten beste erakunde batzuk

Ikusi zerrenda