Euskal Babel

Hizkuntza-aniztasuna eta kulturarteko trukeak baloratzen eta garatzen ditugu, ekintza berritzaileen bidez, Ipar Euskal Herrian eta Landesetako hegoaldean.

1.

Adierazpena sustatzea

Euskal Babel-ek guztion adierazpen pertsonala, kulturala eta artistikoa sustatu nahi du, bakoitzak bere hizkuntzarekin edo hizkuntzekin duen lotura intimotik datorrelako.

2.

Hiztunei hitza

Gure ekintzaren ardatz nagusiak dira hiztunei eta hizkuntzen maitaleei hitza ematen dieten jarduerak diseinatzea eta baita kulturen arteko elkarrizketa erraztuko duten tresnak sortzea.

3.

Tokiko ekintzak

2018an sortu zenetik, elkarteak tokiko ekintzetan parte hartzen du, hizkuntza guztiek existitzeko duten eskubidea defendatzeko.

1.

Izan zaitez boluntario

Boluntario bilakatuz zure denbora edo gaitasun pixka bat emateko aukera baduzu, hizkuntza guztietako hiztunak behar ditugu, baina baita gertakarien antolatzaileak edo laguntzaile xumeak ere

2.

Dirua eman

Partikularra edo elkartea bazara, elkartearen kide egin zaitezke edo elkarteari dirua eman diezaiokezu…

3.

Zerga abantailak

Enpresa bazara, zerga abantaila interesgarriak izan ditzakezu mezenasgoari esker. Argibide gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan…