Baionako Aniztasunaren Astetik jalgi zen liburua, Ipar Euskal Herriko hizkuntza- eta kultura-aniztasunari buruzkoa.
Hizkuntza- eta kultura- aniztasuna Ipar Euskal Herrian.
Lehen urratsean, ehun lekukotasun baino gehiago bildu ziren karrikan: Euskal Herrian atzerrian sentitu zara batzuetan? Italian dialekto edo pasta mota gehiago dagoela uste duzu? Hona besteak beste zer galdera egin zitzaien Baionako biztanleei.
Bigarren urratsean, Euskal Babel elkarteak Frédéric Aribit eta Itxaro Borda idazleei eta Yvan Dheygers marrazkilariari eskatu zien bildutako hitzei buruzko beren behakoa eskaintzeko. Azkenik, liburu batean bildu ziren biztanleen lekukotasunak eta idazleen eta marrazkilarien behakoak.
Liburua Baionan eskuragarri dago, Elkar eta Chez Simone liburu-dendetan eta Jakinola Hizkuntzen Etxean.