Mundura, antzerki eta musika bidai bat

Hitzordua ematen dizuegu 2024ko abenduaren 14an, larunbatean, Hendaiako Gaztelu aretoan, Mundura gertakariaren baitan: musikaren bidez bidaiatu, besteei buruzko irekitasuna sustatu eta topaketak egiteko parada.
Lanetik Egina gaur egungo musiken elkarteak eta Eusko Euskal Herriko tokiko monetak biek elkarrekin antolatuko dute antzerkiaren eta musikaren bidez munduari buruzko irekitasuna goraipatzeko gertakaria. Euskal Herria harrera- eta trukada-lurraldea da, kultura eta eragin ugariz elikatzen dena. Horrek besteak ezagutu eta besteekin partekatzeko nahia sustatzen du, Euskal Herrian aniztasuna bultzatzen du eta kultura aberasten, gaualdi horretan programatuko diren artistek erakusten duten bezala.
Gertakariaren lehen partea urririk izanen da denentzat, kontzertuak bakarrik izanen dira ordainpekoak (10 eusko/€).

19:00: Euskal Babel-en “Ele ekarleak” antzerki ikuskizuna

Euskal Babel elkarteak harremanak sortzen ditu Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzen eta bizirik diren kulturen artean, biztanle berri zein zaharren lekukotasunen eta idazleen testuen artean, “ele ekarle” kontzeptuan oinarrituz. Ikuskizun parte-hartzailea eta kontatua, hizkuntza-, kultura- eta giza-trukadari buruzko gogoeta elikatzen duena.