Korrika heldu da Baionara!

Hasi da euskararen aldeko 23. ekimen erraldoia. Baionan amaituko da martxoaren 24an, igandearekin. Hamaika egun eta hamar gauez, Euskal Herriko zazpi probintziak zeharkatuko ditu Baionara heltzeko, orotara 2.500 km !

Euskal Babel 2774. kilometroan gomitatzen zaitu lasterketaren zati bat Alda elkartearekin batera egiteko.

Elkarretaratzea 11:00etan Hauts de Bayonne igerilekuaren aurrean (5 André Malraux etorbidea). Goizeko 11:40ean izango da lekukoaren pasatzea.