Michel Feltin Palas : hizkuntza gutituak salbatu !

Zergatik eta nola kizkuntza gutituak salbatu ?
Hau da Michel FELTIN-PALAS asteazken honetan, otsailaren 21ean, erantzuten saiatu den galdera.

Euskal Babel eta Jakinola hizkuntza etxeak hizkuntzekiko ber grina dute eta lokalean hizkuntz eta kultura aniztasunaren alde ekiten dute. Horretarako, bi estrukturak elkartu dira, ama-hizkuntzen nazioarteko egunaren kari, hitzkuntza gutxituei buruzko hitzaldi gaualdi bat proposatzeko.

Express egunkarian kazetaria, Michel Feltin-Palasek astero Frantziar estatuan hitz egiten diren hizkuntza guztiei dedikatutako informazio gutun bat (« Sur le bout des langues ») publikatzen du, non hizkuntzaniztasuna indar handiz defendatzen duen. Liburu batzuk piblikatu ditu, haien artean « Sauvons les langues régionales ! » Erregularki frantsesari eta Frantses estatuko hizkuntza gutxituei buruzko hitzaldiak ematen ditu.

Arratsalde honetan Michel FELTIN PALASek entzuleak liluratu ahal izan zituen, ilusioz eta pedagogiako irtenbideak aurkeztuz eskualdeko hizkuntzak deitzen direnak defendatzeko.

Aurretik, bi mini-hitzaldi gidatu zituzten Marie POURQUIE psikolinguista eta Joana YBARGARAY euskara prestatzailea.
Eztabaidak pasioz jarraitu zuen edarien eta pintxoen inguruan.
Milesker jende ugari hurbildu zareten herritarrei!